Himen taldea


Himen, 2003ko martxoaren 2an sortutako Berako musika taldea da. Nahiz eta hasieran Nirvana motako talde bat egitea genuen buruan, gure kantetan estilo aunitzeko erritmo eta melodiak sartzen joan gara eta gaur egun, trash-a, metal berria, eta grunge ikutu bat duen musika egiten dugu. Bertzerik gabe, gure txowetan dugun guztia eman eta gustora gelditzea gustatzen zaigu, bi edo berreun pertsona antzinin, berdin da. Letretan aurkitzen dena zera da: kritika soziala, barne gatazkak, Euskal Herriaren egoera, guri gertatutako historio katxonduk... edozein gaztek burutan dituen gauzak. 2006 ko neguan "zulo beltza" maketa atera genuenetik batez ere, kontzertu eta lehiaketa ederretan parte hartu dugu, jendearen erantzun positiboaz gozatuz, eta horrek kriston animuk eman dizkigu aintzinera segitzeko. Taldeak duen martxa ikusita, joan den maiatzan gure lehen diska izaten ahal denaren 3 kantuko demo bat grabatu genuen, eta momentuz argitaratzeko aukerak bilatzen ari gara, ea norbait gugan fijatzen den... je,je,je



myspace | emule

You can leave a response, or trackback from your own site.

0 Response to "Himen taldea"

Powered by Blogger